Langileak

Artaziak egiteko ez zen behar-beharrezkoa izaten langileak jarduera horri ekiterakoan erabat kualifikatuta egotea; langileak ekinean ikasiko zuen. Beharrezkoa zen, ordea, eskulanerako trebetasun pixka bat izatea, eta ikasteko gogoa.

40. hamarkadan, langile gehienak herrialdekoak bertakoak ziren, baina, gerora, landa ingurunetik zetozen etorkinak ere gaineratuz joan ziren; askotan, udako oporrak bere jatorrian igaro ondoren lanera itzultzen ari zen senide edo lagunen batekin batera etortzen ziren.

Enpresaburu baten esanetan “abuztuan etortzen ziren eta lana egiten erakutsi egin behar zitzaien, baina, orokorrean, erraz ikasten zuten”.