Lansariak eta ordutegiak

Maisuei hamabi erreal kuarto ordaindu behar zizkieten, hau da, obra zuzentzera eta banatzera eta Lonberra, Zubia, Gaztelua, Saihetsak eta antzekoak miztilutzera joandakoei, eta suzko karena ematen zietenei, lan handiagoa izaki, berriz, hamabost erreal.

Arotzek egin behar duten lanegun eta egunean egin behar duten ordu kopuruari dagokionez, berriz, ohituren eta alderdien arteko hitzarmenaren arabera jokatuko da (X. zenbakia). Ikastunen jornalari dagokionez (XI. zenbakia) orain arteko ohiturari jarraituko zaio, hau da, ikaste bidearen lehen urtean lau erreal eta hirugarren urtean bost, zein lanetan ari diren kontuan hartzeke; horrela maisuak haren janaria eta bestelako gastuak ordaindu ahal izango ditu. Bosgarren urtean, aurrera egin badu eta behar adina aprobetxatu badu, ofizialek adina kobratuko du.

Gainera lana eragin beharko die etengabe obra guztietan eta eguraldiak, ontziaren egoerak eta itsasaldiek uzten duten ordu guztietan, eta horrela egin ezean maisuei soldatatik kenduko zaie ez eginak eta ardura faltak eragindakoa dela egiaztatzen den kalte ororen zenbatekoa.

 

Julen Zabaletaren sei irudi.

Marrazkia

 

Bibliografia

  • Paisaje naval, construcción y agentes sociales en Vizcaya desde el medioevo y la modernidad. Ana María Rivera Media. La construcción naval en el País Vasco, 49-92. orr. Donostiako Untzi Museoa. 1998.
  • Oficios tradicionales III. Urdangarin, Carmelo - Izaga, José María -  Lizarralde, Koldo. Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia eta Turismo Departamentua. Donostia. 1999.
  • Oficios tradicionales III. Urdangarin, Carmelo - Izaga, José María. Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia eta Turismo Departamentua. Donostia. 2003.