Lapeirarrak, pertzegile eta galdatzaileak

Lapeira familia 250 urtez galdaragile eta toberagile edo haizebidegile lanbideei lotua agertzen da (kobrezko galderak eta toberak egiten zituzten). Familiako gurasoek semeei erakutsiko die lanbidea, eta baita galdatzaile lana ere. Ziurrenik XVIII. mendetik aurrera Toberagile errota-burdinolari lotuak agertzen dira, eta hori izango zen etxeak izen berria hartzeko arrazoi nagusia. Gaur egun ere, familia horren ondorengoak bizi dira etxean, baina orain, alea ehotzeko errota bihurtu dute.

Familia honetatik ezagutuko dugun lehenengo pertsona Pedro de Lapeyre dugu “Andoayngo herriko burdinola berriko olagizona”. Hau, 1675. urtean larruak lehortzen aritzen zen (1). Hau izan behar du 1690. urteko data duen agiri batean agertzen den Pedro de Lapeira bera. Agiri horretan, bere buruaz ari dela, Frantziakoa dela baina Andoainen jaio zela dio, lanbidez galdaragile eta hiltzegile dela dio eta eskatzen du Lizaurko (Andoain) (2) burdinolan egiten dituen “kobrezko tresnak saltzeko trabarik ez jartzea”.

Gure gizonak, Pedro de Lapeira Txikia semearekin batera, jatorriz zuen lanbideaz gain burdinolen enpresari lana ere hartu zuen, eta horrela, 1702. urtean, Olaberriko burdinola alokatu zuten, eta urtebete beranduago bertan kobrea lantzeko gabi bat, Lizaurren 1693. urtean jarri zutenaren antzekoa, jartzeko eskaintza egingo dute. Ondorengo urteetan ere aita-semeak agertuko zaizkigu meatzea erosten dutelako edo burdinolak alokatzen dituztelako. Jarduera horiekin batera, hasieratik zuten hiltzegile eta kobre galdaragile lanbideak ere mantendu egingo dituzte.

BurdinolaBurdinola horretan bertan, eta data berean, laguntzaileak lantzen ari diren kobrezko pertza sartzen du, tenazak erabiliz, sutan piztuta dagoen ikatzaren artean, berriro egosteko asmoz, horrela gogortasuna jaitsi egingo dio, berriro mailuarekin kolpeka moldatzeko. Suak gelaren zabalera guztia hartzen du, eta zi zati nabarmen ditu: ezkerrekoa berregosteko, eta eskuinekoa galdatzeko. Aurrean mailuaren burua eta mailukaria. (Kutxaren Foto-teka. Marin Fondoa).

Lehenengo Lapeyre-ren biloba izango zen Martin Lapeira, lanbidez galdaragile eta doberagilea ( kobrezko toberak egien dituena). 1735. urtean Urrestillako Altuna burdinolan kokatua agertzen zaigu. Eta burdinola horren berri jasota geratu bada Martin Lapeirak bere langile batekin izandako auzi bitxi bati esker izan da: auzian salatuko du Pedro del Voz “jaiotzez frantsesa eta bertako biztanlea (Azpeitia), Altuna burdinolan Martinen esanetara galdaragile eta doberagile lanetan aritu dena”. Arrazoia: “kobre zaharrez (31 libera) egindako piezak lapurtzea, bereziki kaxaondarra izeneko batzuk(3). Salatuak Andoainen salduko zituen “Juan Angel Ansa, maisu toberagile eta galdaragileri, eta bertako bizilagunari”. Azken hori Lapeiraren lehengusua zen dirudienez, eta del Voz jauna atxilotu eta Azpeitiko kartzelan sartu zuten.

Auziaren agirietan agertzen diren kointzidentzia eta pertsonaia batzuei esker Lapeira familiako hainbat kide ezagutuko ditugu. Bertan, jatorriz Andoaingoak diren galdaragileak direla agertzen da, eta lanbide horretan jatorriz Frantziarrak diren ofizialei lotuak agertzen dira. Izan ere, auzian salatuaz gain, lekuko gisara, jarduera horretan aritzen ziren nazionalitate horretako hainbat profesional agertuko dira.

Aipatutako auzian adierazten denez, Pedro del Voz, zeina mailukaria eta “19 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiagokoa” dela esaten den, “1630eko abenduaren 31n, San Silvestre egunean” lanean ari zen tailerretik materiala ostu eta gero, guztia hartu eta Andoainera joan zen eta bertako ostatu batean lehen aipatutako Ansari eskaini zion. Horrek galdara piezak “gabiren batetik ateratakoak" zirela ikusi zuen (lanbidea ezagutzen zuen) eta jatorriaz galdetu zion; del Vozek adierazi zion Joseph Bruso deitzen zela, frantziarra zela, lanbidez zorroztailea, eta Bizkaitik zetorrela. Tratuan aritu ondoren, biek librako 5 erreal prezioa adostu zuten, eta zilarrezko 5 beilon erreal bertan eman zizkion ostatuan egindako gastuagatik, eta gainerakoa, San Joan egunean ordaintzekotan gertatu ziren.

Ibarrako Arku burdinolaIbarrako Arku burdinola beraren barnealdea 1917 urtean. Atzean sua edo galdategia, bertan pertzagileetako bat ontzi bat lantzen ari da, ondoan mailukaria, ezkerrean, zoruan, lantze bidean dauden ontzi sorta bat (Kutxaren Fototeka. Marin Fondoa).

Lekukoen artean lanbide bereko hainbat kide agertzen dira: “Joanes de Donibane, jatorriz frantziarra, aipatu Martinen ofiziala toberagile eta galdaragile maisua”; Tomas de Avironet “jatorriz frantziarra, galdaragile lanbidez, 36 urtekoa, gutxi gora behera”, bere aitaginarreba Pedro de Casas, hori ere galdaragilea eta “gutxi gorabehera 63 urtekoa”, guztiak Azpeitian bizi dira.

Lapeirarrak Urrestillan jarri ziren bizitzen itxura denez. 1830. urtean Ana Luisa de Lapeirak eta bere iloba Ramonek Anchieta-Olaechea (4) errota-etxea alokairuan hartua zuten, eta hainbat urte beranduago, 1890ean, erroldan Jose Ramon Lapeira Lasa agertzen da 42 urtekoa Toberagile errota-etxeko (eta garai bateko Anchieta burdinolako) biztanle bezala, eta lanbidez galdaragile dela agertzen da (5).

Baliteke azken horrek familiako lanbidea, galdaragile eta toberagile, mantentzea. Izan ere, galdarak eta toberak egiteko kobre puskak galdatu behar dira, eta aipatutako etxeko oraingo biztanleek, horiek ere Lapeira abizenekoak, oso gogoan dute burdinola horretan kobrezko pertzak egiten zirela, eta artikulu horien artean bigarrenak, toberak, eman zion izena eraikuntza multzoaren oraingo izenari: Toberagile. Orain azaldutako horrek guztiak pentsarazten digu mende bat lehenago ere (XVIII) Lapeirarren arteko norbait izango zela instalazio horretan kobrea lantzen zuena, lehen ere adierazi dugun bezalaxe.

1913an beste Lapeira batek, Javier Lapeira Guruchagak, jatorriz Toberagilekoak, pausu kualitatibo garrantzitsua emango du bere lanbidean, Fundiciones Lapeira enpresa sortzean. Azpeitian (6) jarriko du Garmendipe futbol zelaiaren ondoan, eta irizpide industrialak erabiliz burdina galdatzera dedikatuko da, eta ondoren letoia galdatzeko sail bat ere jarriko du.

Fundiciones Lapeira gerra ondoren Gipuzkoak izan zuen garapen industrialaren erdian hazi zen, eta 1947an bere instalazioetan 1500 kg./orduko ekoizpena ematen zuen kubilote erako labea zuen, berregosteko beste labe bat eta beste b itxikiago letoiarentzat.

Nagusia zendu zenean, Cándido Beitia Aldecoa jaunak alokatu zuen enpresa, eta 1952an bere jabe egin zen. Lantegiak izena mantendu egingo du, eta denbora gutxi barru leku berri batera aldatu zuen, Azkoitira. Urte batzuk pasa ondoren, 1957an, Beitia S.A. enpresak hartu zuen, enpresa hori sortu berria zen eta Sabi, S.L. ere hartu zuen, azken horrek metala mozteko zerrak eta errebolber erako tornuak egiten zituen. Biak arrazoi sozial berriaren azpian batuak geratu ziren, eta ondoren, Fundiciones Urtu-ren jatorria izango dira. Industria honek duela gutxi itxi ditu berea teak.

Miguel LapeiraMiguel Lapeira errotaria. (Argazkia Javier Carballo).

 

 

(1) Diez de Salazar, L.M. Ferrerías Guipuzcoanas. (252. orrialdea)

(2) Carrión Arregui, Ignacio Mª. La Siderurgia Guipuzcoana en el siglo XVIII. Ed U.P.V. 1991 (232. orrialdea)

(3) Azpeitiko Udal Artxiboa. "Urrestillako Altuan burdinolan lapurretagatik auzia". 1735/01/01-1735/12/31.

(4) Azpeitiko Udal Artxiboa. "Olaecheako errota-etxeko alokairuari buruzkoa auzia". 1829/01/01-1830/12/31.

(5) Antxón Aguirre Sorondo. Tratado de Molinología. Los molinos de Gipuzkoa.

(6) Gipuzkoako Industria Erregistroa.