Lehen itsas makinistak

Baina, nola edo hala lurrunezko nabigazioa indartuz joan zen Euskadin XIX. mendearen erdialdean zehar, XX. mendean, Bilbotik Britainia Handiko itsas portuetara burdin mea eraman eta handik ikatza ekartzeko ontzi eskaria areagotu zelako batez ere. Gainera, Bizkaian burdingintzak izan zuen garapenak aukera eman zuen ontziak egiteko behar zen altzai-rua esku-eskura edukitzeko. Gogoratu beharra dago 1900. urtean sortu zela Euskalduna eta zortzi urte geroago Sestaoko La Naval.

Lurrunezko makinak nabigazioak erabiltzeak propultsio sistema berria, uraren lurrunaren hedatzea indar higiarazle bihurtzen zuena, ezagutzen zuten langileak eskatzen zituen.

Jarduera berriak eskatzen zituen jakintza arloak arautu gabe egoteak eta makinagintzako eta horiek egiteko erabiltzen ziren materialetako aurrerapenak siderurgian eta ontzigintzan eskarmentu handia zuten mekanikari eta muntatzaileak bilatzera bultzatu zituzten armadoreak. Beraz, horiek bete zuten lehen itsas makinisten eginkizuna; tartean izango ziren segur aski arian-arian lanabes berria ikasiko zuten tripulazioko kide batzuk ere. Horrekin guztiarekin bat, beste lanbide berri batzuk ere sortu ziren, hala nola, suginak eta koipeztatzaileak.

Barco de vapor

Navío