Leherketa

Leherketaren prestaketa guztiak eginda (laztabin-zuloak botatzea), abisua kornetaren bidez ematen zen, harrobiaren jarduera guztia geldituz, eta errepide batetik gertu bazegoen ikurrina gorriekin hornituriko beharginek trafikoa mozten zuten.

Langile guztiak babesean zeudenean dinamitariak sua metxero edo pospolo batekin pizten zuen eta korrika aldentzen zen bere burua babesteko. Dinamitariren batek ihesia errazteko martxan utzitako motorra ere erabili zuen. Eragiketa honetan izandako akatsek ondorio larriak ekartzen zituzten, adituek ondo dakiten bezala; horietako batzuk bizia galdu zuten eta beste batzuk elbarri gelditu ziren.

Ateratako harri-kopurua oso ezberdina zen harkaitzaren aukeren arabera. Gregorio Ansorena Oruetak (1923), Galdameseko LA ELVIRA meategian lanean aritutakoa eta agregakinen harrobien ustiaketan aditua, (Itziarko) Usabiartza harrobian eginiko azken leherketa gogoratzen du, bere tamainagatik. Ustiaketa A-8 autobidearen eraikuntzarengatik eten egin zen.

"Autobidea ireki baino pixka bar lehenago izan zen eta 156.000 kareharri-tona atera ziren, leherketa bakarrean, 15.300 kg dinamita erabilita. Ederra izan zen. 30/35eko 180 eta 15/35eko 60 laztabin-zulo erabili ziren. Arroako lantegiak (porlana) urtebetez lan egin zezakeen harri guzti horrekin".

Laztabin-zulo guztiak lehertu zutela baieztatu eta gero, korneta jotzen zen berriro eta harrobiaren jarduera eta trafikoa berriro irekitzen ziren.

Sistema ezberdinak erabiltzen ziren harkaitz-motaren arabera, Antxon Aguirre Sorondok Igeldoko hareharri-harrobiei buruzko lanean dioen bezala.

Nagorita eta goma2arekin eginiko lehenetariko leherketaGipuzkoan Nagorita eta goma2arekin eginiko lehenetariko leherketa, hirurogeiko hamarkadaren erdialdera. Iztiñako Harrobia (Deba) (Manuel Gutièrrez utzitako argazkia).

cantera en explotaciónUstiatutako harrobi baten ikuspegi orokorra. Behargin bat laztabinekin lanean, eskuinaldean. Kutxa Fototekak utzita.

 

  • Los canteros de Igueldo. Antxon Aguirre Sorondo. RIEV 1.986. 489-506.