Lumar

Luis Barrios Etxeberria - Margarita Navarro Rojo

Arte eta bibliofiloen koadernaketa lanetan espezializatutako arti-sau/artistak dira, hau da, jarduera honi dagozkion oinarrizko lanak egiteaz gain, lana bera egilearen arte sorkuntzaz aberasten dutenak. Lanbide honetan ari diren profesionalek koadernaketa lana beste lan arruntago batzuekin osatzen dute, erabilgarriagoekin esango genuke.

LuMar izen komertziala beren izenen lehen hizkiz eratu dute.

Errenteriako Pontika auzoan jaio zen Luis 1946an. Lehen ikasketak gainditu ondoren bere jaioterriko Lanbide Eskolan hasi zen ikasten, zehaztasuneko mekanika, hain zuzen.

Libro

Hamalau urte zituela hasi zen lanean, eta urte batzuetan gauez aritu zen ikasten. Enpresa bat baino gehiagotan lan egin ondoren, 1972. urtean atzerria jo behar izan zuen babes bila arazo politiko eta sindikalengatik. Gero, Errenteriara itzuli zenean, 1976an inorentzat lan egin behar izan zuen, baina lan horrekin batera bere kontura hasi zen bere bokazioan lan egiten: koadernaketa.

Margarik (Errenteria, 1963) lehen mailako ikasketak egin zituen, eta XX. mendearen laurogeiko hamarkadaren erdialdera irakasle titulua lortu zuen. Liburu eta artearenganako zeukan jaidurak koadernaketara eraman zuen Margari.

Biek dute liburuenganako eta artearekin zerikusi duten jardueretarako zaletasun berezia, baita maila pertsonal eta profesionalean etengabe hobetzekoa ere.

Duela urte batzuk, 1991ean, profesional gisa hasi ziren koadernatze lanetan; Lumar enpresa sortu zuten eta handik urte batzuetara arte eta liburugintzan espezializatu ziren. Horretarako makina bat ikastaro egin zituzten, hala nola, Madrilen eta Bartzelonan; ikasketa horiek osatuz liburu eta aldizkari mordoa irakurtzen dute eta ikasia praktikan jartzen. Koadernaketa maisuen lanak eta esperientzia ere aztergai izan ohi dute. Esandakoaren adibide da Luisek berak izan duen bilakaera profesionala: Errenteriako Xenpelar Arte Plastikoen Udal Zentroko Koadernaketa Artistikorako Tailerreko ikaslea izatetik, 1994. urtetik irakasle izatera alda-tu da; gaur egun bertan ematen ditu ikastaroak hogeitik gora ikasleri.

Xenpelarren irakasteaz gain, Luisek eta Margarik koadernaketa eta liburugintza ikastaroak ematen dituzte beren tailerrean.

Lumar