Baliabideak

Lumar enpresak lokal bat du bere lanak egiteko. Han sartuz gero, liburutegia da lehenbizi arreta erakartzen duena, liburu eta aldizkari espezializatuz betea baitago.

Koadernaketa lantegi batean berezkoak diren makina artean aipatzekoak dira, besteak beste, zizallak, gillotinak, eginkizun berezietarako prentsak (kajoatze eta urreztatzea, batez ere), eta beste makina berezi batzuk larruak urreztatzeko eta mehetzeko. Baina makinak garrantzitsuak badira ere, ez da gutxiagorako beren eskarmentua eta eskulana. Erabiltzen dituzten erremintak espezialak izaten dira, koadernatzaileek erabili ohi dituztenak; batzuk artisauak berak prestatu edo konpondu ditu berariaz. Luisi ondo etorri zaio bere lanbidean gaztetan ikasi zuen zehaztasunezko mekanika, baita urte luzeetan zehar lortutako eskarmentua ere.

Aipatu beharrekoak dira, halaber, lantokian dituzten laneko mahaiak eta ia horma guztiak betetzen dituzten apalak.

Liburuak