Luthierrak

Hari-kuarteto klasikoa osatzen duten instrumentuek (biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak) musika-balio handiak dituzte. Izan ere, gizakien ahotsak bezala, soinuen maila nahi bezain beste aldatu dezakete, baita nahi adina luzatu ere (organoak ere azken ezaugarri hori badu). Baina aipatutako hari-instrumentuek soinuaren maila aldatzean lortzen duten indar gehien, eta horregatik biolina orkestrako elementurik garrantzitsuenetako bat da.

Iraganeko hainbat instrumentuen ezaugarriak direla eta, musikologoek biolinaren aurrekariak direla ondorioztatu dute, eta gaur egungo biolina garapen eta eboluzio luze eta motel baten ondorioa dela. Hala ere, biolinaren inguruan hainbat zalantza daude, besteak beste nork asmatu zuen eta noiz asmatu zen. Erabat argi ez badago ere, alemaniarrek eta italiarrek beraiek asmatu zutela diote, eta data zehatzik ez badago ere, 1520 eta 1530 artean asmatu zela uste da.

Luthierren lanbidea edo orokorrean hari-instrumentuak eta zehazki biolinak egiteko lanbidea ia mundu osora zabaldu zen, baina XVII. mendeaz geroztik agertu ziren lanbidearen berezko estatutuak eta artisau adituak, besteak beste Gasparo da Salo, Amatitarrak, Guarneritarrak eta batez ere Antonio Stradivari, Cremonako eskola ezaguneko buru ukaezina. Artisau guzti horiek lanbidean inoiz lortu diren perfekzio altuenak lortu zituzten, orain arte gaindiezinak.

Espainiar luthierrek (gaztelera zaharrean biolagileak, baina gaur egun ez da hitz hori erabiltzen) ez zuten italiar edo alemaniar luthierren garrantzia izan, ezta Europa erdialdeko artisauena ere, nahiz eta besteak beste lauteak, eskuzko bihuelak eta gitarrak egiten artisau aditu eta garrantzitsuak izan. Euskal Herrian, Europako jarduerarekin konparatuz, lanbide horretan espezializatutako artisauek ez dute garrantzi handirik izan.

BiolinaBiolinaren oinarrizko atalak.