Artisauak

Ganibeten langintzak bizi izan duen industrializazioa prozesuagatik ere, lehen aipatu duguna, eskuz egindako labanagintzak aparteko gaitasuna duten ordezkariak ditu gure Herrian. Jose Mari Berasarte Ugalde eta Cesar Bozal German artisauez ari gara, hain zuzen Bozal & Berasarte izenpean ari direnak. Beren lanbideari zor dioten grinarengatik, baina, batez ere, egiten duten lanaren kalitatearengatik, aintzat hartu dituzte iraganean garrantzia eduki zuen eta gure historiaren parte izaten jarraitzen duen jarduera honetan.

Jose Mari Berasarte Ugaldek (Donostia, 1956) lehen mailako ikasketak Lasarte-Orian egin ondoren, familiaren harategian hasi zen lanean 1970ean, eta gero Asteasuko (Gipuzkoa) haragi-biltegi batean. Jose Mari Berasarte oso gogokoak izan ditu aiztoak, eta ia betidanik aritu da eskuz egindako aiztogintzan. Bastoiak ere egin ditu, bere sormenerako gaitasun handia erakusten duten piezak direnak.

Zesar Bozal Germanek (Donostia, 1965) lehen mailako ikasketak egin ondoren, Lanbide Heziketa egin zuen Donostiako Don Boscon eta Easo Politeknikoan, Altzarien Diseinua eta Fabrikazioa espezialitatean, eta, aldi berean, pintura artistikoko eskoletara joan zen, baita klaseak eman ere. Hainbat tokitan lanean aritu ondoren, altzari zaharrak berritzen eta saltzen zituen saltoki bat ireki zuen, eta azkenean arte-grafikoetako lantegi batean hasi zen, eta hemezortzi urte eman zituen bertan. Gero publizitate-enpresa batean ari zen lau urtez lanean, Eibarren. Egun ekitaldiak antolatzen dituen enpresa batean ari da.

Pintura baino eskuz egindako aiztogintza du Zesar Bozalek bere benetako bokazioa, eta hartara emana ibili ohi da beste lan-jarduerek uzten dioten denbora guztian.

Bi artisau horiek orain sei urte hasi ziren elkarrekin lanean, aiztogintzan alegia, baina beren zeregin profesionalekin partekatuz, lankidetzaren eta ondo egindako lanaren aldeko adibide bihurtzeraino.

ArtisauakJose Mari Berasarte eta Cesar Bozal aiztogile maisuak, beren lantegian.