Baliabideak

Egun, bi tailer dituzte. Lehengoak, Jose Marirenak, 40 metro karratuko lurzorua dauka, eta argi naturala ematen dion leiho zabal bat. Bertan duen lan-mahaia handia da, bere torlojuekin jarria. Armairuak eta metalezko apalak daude pareten kontra, eta hor lantresna pila, hola nola, limak, arraspak, zerrak, aurpegiak lantzeko hortzak, mailuak, lixak eta artisauak berak egindako beste gailu batzuk. Ekoizpen-prozesuan beharrezkoak diren material eta produktuak ere hor ditu.

Erreminta elektrikoak ere erabiltzen ditu, oinarri baten gainean jarritako bandazko lixa-makina bat, mahai-esmerilagailu bat, trontzatzeko makina eta eskuko zulagailuak eta zutabedun zulatzeko makina. Sutegi txiki bat era badu, propano-gasekoa, eta egurrezko oin baten gaineko ingudea eta lehortze-prozesurako beste labe bat.

Handik eta hemendik, orein adaje osoak, adarrak eta mota ezberdineko zurezko pieza ugari.

Zesarren tailerrak, berriz, 20 metro karratu ditu, zertxobait gehiago beharbada, eta bertan dauzka: zutabedun zulatzeko bi makina, tornua, neurri txikiko prentsak, errematxatzeko makina bat, zerra, bandazko lixa-makina, leungailua eta hiru banku-torloju (arotzarena, aiztoak lotzeko egokitzailea duen mekanikoarena eta grabatzailearena). Bertan dauden erreminten eta apalen eta egitura oso altuen kopurua modu aipagarrian da handia.

Aiztogilearen lantokiaAiztogilearen lantokia.