Merkaturatzea

Gurean, baita Espainia mailan ere, aiztoa apaingarri bezala erabiltzeko ohitura galdu egin da, eta ehizarako edo mendirako erabiltzeko joera ere murriztu egin da, Europako herri askotan (Alemania, Frantzia, besteak beste) eta Estatu Batuetan eta Ipar Ameriketan ez bezala. Gurean gehiago erabili izanda historian zehar erasorako arma bezala, eta txara izan da erabilera horren eragina, iraganean debekatua izateraino. Dena den, ezin ahaztu daiteke erabili ohi dutenek ez dutela bakarrik erreminta bezala edo babeserako erabiltzen, arte-lanaren mailara iristen den eskuz egindako aiztoa bat edukitzearen plazeraz gozatzeko aukera ere bada.

Gure artisauek ez dute ahalegin berezia egiten beren aiztoak merkaturatzeko, enkarguz aritzen baitira normalean. Errenterian ospatzen den artisautza-azokan egon izan dira bitan, eta orain gutxi Madrilen ospatu den beste batean, aiztogintzara zuzenduta bakar-bakarrik. Azken horretan (bigarrenez izan dira han) jendearen zein nazioarteko gainerako maisu artisauen onarpena eta miresmena jaso zuten. Egun, Lasarten ospatuko litzatekeen azoka bat antolatzeko ahaleginetan dabiltza. Egindako ia aiztoen erdia saltzen dute apaingarri gisa, baina beren zorroztasuna eta funtzionalitatea ahaztu gabe.

Eskuz egindako aiztogintzak teknika ezberdinak ezagutzea eskatzen du, eta denborak baino ez dizu horretarako trebetasuna. Baina beharrezkoa da ere ondo egindako lanak uzten duen poztasuna baloratzeko gauza izatea.

Bere zaletasunak eta aiztogintzaz duen jakituriak bultzatuta, Cesar Bozal Germanek Manual de cuchillería artesanal básica. (1) liburua idatzi du azkenean.

Liburu horretan zehatz-mehatz esplikatzen ditu aiztoak egin ahal izateko jakin behar diren teknika guztiak. Bostehundik gora argazki ditu 115 orrialdetan zehar banatuta, eta modu argi eta garbian idatzita dago. Oso baliagarria izan zaigu gure lan honetarako.

Jose Maria Izagaren laguntzari esker, lan hau burutzea posible izan da.

 

(1) Manual de cuchillería artesanal básica. Cesar Bozal German; Mercopalabra Editorial S. L.; Madril, 2009.