Maisu arotz-istinkariak

Maisu arotz-istinkarien lana funtsezkoa zen ontzigintzan.

Hauen ardurapean zegoen, esaterako, eskulangile horien lanaren kalitatea, ofizialak eta ikastunak aukeratzea eta kontratatzea, eta hauen guztien errendimendua, laneko segurtasuna eta diziplina erregimena.

Ez da harritzekoa maisu bakar batengan biltzea arotz eta istinkari lanbideak, bi hauen eginkizunen arteko harremana estu-estua da eta; osterantzean, kontuan hartu behar gure lurraldean ontzi txiki eta ertainen eraikuntzak hartua zuen maila gorena.

Tresna

Donostiako Kontsulatuaren 1766ko Ordenantzan maisu arotz-istinkarien izendapenak onartzen dira, orain arte egin izan dituztenek eginikoak. Prioreak eta Kontsulek, bere aldetik, bi aukeratzen zituzten, pertsona azkarrei aurrez eginiko azterketaz.

Baldintza hauek gabe, ezin da inolako ontzirik karenatu, eta horretan diharduenari zilar zaharreko zortzi errealeko berrogeita hamar ezkutuko zigorra ezarriko zaio, portu honen (Donostiakoaren) onerako, eta dagoeneko maisutzat onartuta daudenen kaltetan izan gabe.