Produktuak

Aurreratu dugun moduan, artista/eskulangile hauek egiten dituzten produktuak bi multzo handitan sailka daitezke. Alde batetik espazio itxiak apaintzeko piezak dira, horien artean ospe handiko pintore asko eta askoren –Picasso, Miro, Kandinsky...- obren kopiak baitira, eta berek diseinatutako obrak ere egiten dituzte, neurri desberdinetan, eskatzaileek nahi dutenaren arabera ukitu pertsonala emanez bakoitzari, hau da, pieza paregabeak izan daitezen. Animalia, erloju, lorontzi, kandela-ontzi, intsentsu- ontzi eta pitxerren erreprodukzioak nabarmentzen dira. Era berean, oso ikusgarriak dira inklusio esaten zaien hainbat metal txertatuta daramatzaten beirazko figurak. Bestetik, eta “fusingaren” teknikaz, objektu txiki asko egiten dituzte, esaterako eraztunak, belarritakoak, zintzilikarioak, paparreko orratzak, giltzatakoak... den-denak artistek berek diseinatuak.

Beiragile maisu-maistren lanean funtsezkoa den erreprodukziorako tresnaBeiragile maisu-maistren lanean funtsezkoa den erreprodukziorako tresna. (Argazkia: C. U.).