Produkzio baliabideak

Eskulangile hauek Ugao-Miraballesen daude, pabilioi batean, izan ere bere jardueran aritzeko hainbat labe behar dituzte, neurri desberdinekoak egin beharreko lanaren arabera.

Pabilioiaren parte handi batean hainbat mahai daude, neurri desberdinekoak, mozteko mahaia, muntatzeko mahaia eta argi mahaia, beiragileek lan egiteko; leuntzeko makinak erabiltzen dituzte, diamante-zerrak, eta beira mozteko erabiltzen dituzten beira-ebakigailu biribil desberdinak nabarmentzen dira, obra guztiak eskuz egiten dituzte eta.

Francisco Javier PérezFrancisco Javier Pérez beiragile maisua erreprodukzioek behar duten elaborazio prozesuan murgilduta. (Argazkia: C. U.).

 

Produkzio prozesua

Erreprodukzioetarako erabiltzen dituzten materialak beira koloreztatuak, masa-beirak, katedrala, beira inportatuak –murano, bullseye, saint just, spectrum...- eta beste hainbat dira.

Produkzio prozesua hasteko informazioa eskuratu behar dute (garaia, pinturak, artistaren motibazioak, obra kokatuko den lekua, etab.), eta zer neurritan egin behar den zehaztu, hori, funtsean, eskatzailearen nahien mendean badago ere; ondoren, diseinua paperean marrazten dute. Hurrengo fasea, erliebeak lortzeko modua definitzekoa, oso garrantzitsua da bere konplexutasunagatik, eta eskarmentu handia eskatzen du. Kopiatu behar den obraren koloreak definiturik, zehaztu egin behar da zein erabiliko diren, urtu ondoren lortu nahi diren koloreak atera daitezen; horretarako hainbat proba egin behar izaten dira maiz, eta prozesu horri “kolore paleta” esaten zaio.

Hurrena beira moztea da, nahi diren kolore eta neurrien arabera. Horretarako beira-ebakitzaile biribil bat erabiltzen da. Segidan leuntzea eta garbitzea dator, garrantzi handiko eginkizuna berau, geratzen den edozein hondarrek kaltea eragin dezake eta urtzean. Multzoko zatiak muntatzen segitu, labean sartu, eta urtzea. Urtzeak berak tenperatura-tarte zabala hartzen du, 750ºetatik 850ºetarainokoa zehazki, betiere egin beharreko piezaren eta erabiliko den teknikaren arabera; eta gutxi gorabehera hamalau ordu behar ditu. Labea 45ºko tenperaturan dagoenean zabaltzen denean ikusten da egindako kalkuluak zuzenak izan diren; horrela ez bada, egindako lan guztia honda daiteke, atzera egin eta ezer zuzentzeko inolako aukerarik gabe gainera.

Lana amaitzeko kolore pixka bat eman dakioke, anilina daukan uretan sartuta, are otarreei berniza emanez bezeroak horrela nahi badu. Otarre batzuek behar dituzten heldulekuak egiteko zume osoak, bilduak, erabiltzen dira.

Orain arte azaldutakoaren ondotik, zalantza gutxi izan dezakegu zumezko saskigintzaren etorkizunari buruz. Seguruenik, ahanzturaren apaletara igaroko diren eskulangintzako lanen zerrenda jada oso luzeko beste bat izango da aurrerantzean.

Lan hau egiteko oso baliagarriak izan zaizkigu ikerlan hauek:

  • Antxon Aguirre Sorondo “Laureano Paniagua artesano del mimbre”, Euskonews aldizkariaren 261. zenbakian argitaratua (2004ko uztailaren 2tik 16ra).
  • Juan Garmendia Larrañaga “Cestería fina del mimbre”.