Maisua

Iñaki Alberdi Sagardiak (Irun, 1949) bere jaioterrian egin zituen oinarrizko ikasketak eta Oinarrizko Batxilergoa. Ondoren Lanbide Heziketa egin zuen Irungo Lasalle ikastetxean, eta industri maisu titulua lortu zuen. Hiru urte egin zituen galdaragintzaren arloko Herederos de Ramón Múgica enpresan lanean.

Zuraren langintzarekiko harremana oso gaztetatik heldu zitzaion, aita, Jose Alberdi Arruti (Oikia-Zumaia, 1916 – Irun, 2009), lanbidea Azpeitiko Azkuen ikasitako oso taillagin ezaguna baitzen; gero bere kontura jarri zen, eta Iñakik eginkizun batzuetan lagundu egiten zion. 1951n aitarekin hasi zen lanean, José Manuel (1945) anaiarekin batera, zuraren langintzarako lantegian, baina hirurogeita hamarreko urteetako krisialdiaren eraginez, denbora labur batean zehar poliuretanozko kopiak ere egin zituzten; material horri zur-ore esaten zioten.

Iñaki Alberdik beti sintonia berezi bat izan du zurarekin, batez ere ohiz landu izan dituenekin, eta sakon-sakon ezagutzen ditu, are gehiago, zur horiek bizimoduaz gain Iñakiren nortasunaren parte bihurtu dira.

Gure herrialdea bisitatu duten pertsonaiarik izen handienekoei emandako euskal makilak eskulangile honek eginak dira, eta bere bizitza profesionalean zehar sari ugari jaso ditu.

Iñaki AlberdiIñaki Alberdi makilagile maisua lantegiko sarrerako atean. (Argazkia: Julen Zabaleta).