Mantentzea

Zaharberritutako eraikinen aldizkako mantentze lanek garrantzia handi dute; hala ere, gure herriko ondare monumental eta historikoa zaintzeko ardura dutenek sarri ahazten dira garrantzi horretaz.

Mantentze lanak, adibidez, gainazaletan itsatsitako zikinak kentzea, zaharberritze lanak baino askoz ere errazagoak dira eta ez dute eskatzen eraikinaren estetika aldatzerik. Mantentze lanek errentagarri egiten dituzte eskuartzea eta iraunaraztea, eta bestelako jarduerak egin beharra ekiditen dute.

Batez ere eraikinen behe aldeetan, erraz iristekoak direlako, “pintadak” egiten dira maiz, eta horiek kentzeko erabiltzen diren produktu kimikoak kaltegarri gerta daitezke eraikinentzat.

Zaharberritzen hasi aurreko lanakZaharberritzen hasi aurreko lanak. Argazkilari bat Debako Andre Maria elizan zintzilikatuta argazkiak ateratzen.

aldamioak muntatzeaZaharberritzen hasi aurretik hainbat lan egin behar izaten da, hala nola aldamioak muntatzea. Argazki honetan Debako Andre Maria eliza zaharberritzeko aldamioa jartzen ari dira.

Geure eskerrik beroenak Amaia Arrieta Ugartondori lantxo honetarako eman digun informazioagatik.

Aipamen bat eskaini nahi diogu, halaber, Arabako kultur ondarearen Kontserbatzaile eta Zaharberritzaileen Elkarteak argitaratzen duen Akobe aldizkariari ere.