Fabrikazio prozesua

Abarkak fabrikatzeko prozesua oso konplexua da. Martinek zeregin asko eta zailtasun eta iraupen diferenteetakoak burutu behar izaten ditu.

Hasteko, larruaren gainean egin nahi den abarkaren neurriko txan-tiloia jartzen da, ertz zorrotzak dituena. Pieza hori prentsa hidraulikoaren kolpe batez moztu ondoren, zenbakia jartzen zaio tanpoi baten bidez, eta soberan gelditutako materiala, pixka bat jan eta gero, lazoak egiteko gordetzen da. Jarraian, abarkaren inguru osoan zuloak egiten dira, horretarako estanpagailua erabilita. Zulo horietatik abarkari forma emateko erabiltzen den nylonezko hariak pasako ditu gero.

Fabrikazio prozesuaProdukzio prozesua Julen Zabaletaren ikuspuntutik.

Ondorengo zeregina piezaren muturra jatea edo meheago egitea da. Abarkaren aurrealdea eskuz josten den kasuetan beharrezkoa izaten da txantiloi baten bidez jostura markatzea eta larrua jateko tresnaz muturra zulatzea. Ondoren crepelina jartzen da, hau da, abarka sendotu egiten da oina babesteko. Horretarako, lehenengo eta behin pieza hori bi grapaz eusten da makinaz josteko lana errazteko.

Ondoren muturra josten da. Eskuz eginez gero jostorratza eta nylon haria erabiltzen dira eta hatzak babesteko larruzko titareak jantzi behar dira. Lan hori zig-zag eran egiten da. Zeregin gogorra da eta eskulan ahalegin handia eskatzen du, batez ere hainbat larru ohikoak baino gogorragoak izaten direlako. Makinaz josiz gero zeregin hori arinagoa da, bai baitago horretarako prestatua dagoen makina bat, baina horrelakoetan abarka kalitate txikiagokoa dela kontsideratzen da, eta, ondorioz, prezioa ere txikiagoa izaten du.

Abarkaren muturra josi ondoren piezari buelta ematen zaio, jositako zatia barrura begira gelditzeko, eta behar den tamainako moldean jarri. Inguru osoko zuloetatik nylon kordoia sartu ondoren, leku egokian abarka hankari lotzeko balio duen kordoia pasatzeko erabiltzen diren lazoak kokatzen dira, eskuz, eta mihia kolatzen da muturreko jostura estaltzeko. Azkenik, pedalei eraginda funtzionatzen duen makina baten bidez abarkari amaierako itxura ematen zaio.

Bukatzeko, abarkari kotoi birziklatuzko kordoi beltza jartzen dio Martinek, merkatuan erosten duena. Orain dela oso denbora gutxi arte abarkagileak soka hori hariak erabiliz fabrikatzen zuen. Zeregin horre-tarako haria txirikordatzeko hiru makina eta hariltzeko bat zituen.

 

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase

Produkzio prozesuaren hainbat fase