Merkataritza lana

Cesáreo Soulek egiten dituen lan guztiak enkarguz egiten ditu eta aurretik hitzartutako prezioan, tamaina txikiko piezak, egunerokotasunean erabiltzen direnak eta etxeak apaintzeko direnak izan ezik.

Errenteria eta Elizondoko azoketara erregulartasunez joaten da, baina Euskal Herriko beste batzuetara ere joan ohi da, baita Madril edo Bartzelonan ere, eta Frantziako hainbat hiritara ere izan da. 1984ean Arantzazuko Ama bate gin zuen Argentinarako, eta haraino joan zen. Hemengo prentsan oihartzuna izan zuen, besteak beste, Baserriren “Nere Bordatxotik” kronikan. DV(11/08).

Azkenik, adierazi behar dugu Cesáreo Soulek aitzinean ohiko erabilerakoak ziren tresna kopuru handi bat bildu duela bere inguruan (erremintak, pisu jokoak, botilak, armak, besteak beste) eta artisau eskultorearen etxepean daude erakusgai.

Harria