Merkatua

Beste eskulangile askoren kasuan bezala, obrak merkaturatzea ez dago Braulio Buenetxearen lehentasunen artean. Eskatzaile potentzialen artean duen irudi onak eskaerak izatea dakarkio.

Lehen gure herrialdeko eskulangintza-feria nagusietan izaten zen, baina jada bada denbora bat horrelakoetan agertzen ez dela, nahiz izan zen 1991n Le Mans eta Pontarlier-ren (Frantzia) eta 2001ean Osakan (Japonia) eginetan; eta uda sasoian Alemanian (Oihan Beltza) erakusten segitzen du.

Braulioren iritziz, neurri txikieneko obrak saldu ahal izateko oso kalitate maila altua behar da, lehia handia dago eta; neurri handienekoen kasuan, berriz, ia-ia ez da horrelako zailtasunik ikusten.

Bisigu-arrantzale baten zurezko taillaBisigu-arrantzale baten zurezko tailla. (Argazkia: Julen Zabaleta).

Mutrikuren barreneko alderdiaren zurezko taillaMutrikuren barreneko alderdiaren zurezko tailla. (Argazkia: Julen Zabaleta).