Merkaturatzea

Arriagatarrek merkatura ateratzen dituztenak batez ere kutxak eta argizaiolak dira, eta, batzuetan, baita gure herriko udalerrien armarriak ere.

Eskulangile askoren kasuan gertatzen den moduan, eskuartean dugun kasu honetan merkaturatzeak ez du aparteko lekurik arriagatarren eguneroko jardunean. 2010eko urtera arte Arbaso-ren parte izan ziren. Eskulangintza ferietara ere joan eta jendaurrean aritzen dira tailla-lanean. Salmentak, baina, zerbitzuarekin gustura geratu diren bezeroen bidetik etortzen dira normalean, horiek “ahoz ahoko” zabalkunde lana egiten dute eta arriagatarren produktuei buruz.

Arriagatarrena bezalako jardueren etorkizuna zalantzazkoa behintzat bada, gero eta produkzio industrializatuagora ari gara eta jotzen. Oso neurri txikiko kutxek agian aukera hobea izango dute irauteko.