Muntatzea

Egurrezko posteak metrotik metro eta erdi sakonerako zuloetan sartzen zituzten. Pikatxoiak, palak, palankak eta lurra ateratzeko burruntzali kirtendun batzuk erabiliz egiten zituzten langileek posteak sartzeko zuloak. Zuloa egiterakoan harria aurkitzen bazuten, eskuz zulatzen zuten zizel, mailu, palanka eta borra erabiliz. Linea-jartzaile zaharrek diotenez, horixe zen egiten zutenetan lanik gogorrena.

Postea zuloan sartzeko, xaflan bat egiten zioten eta hor jartzen, enborraren beheko muturra; hartara, enborra zuloaren ahoan, langile batzuen artean beste muturra altxatzen hasten ziren eskuz, ahal zuten garaiera arte. Txandaka bultzatuz, postea gider luzeko matxarde edo urkila antzeko baten gainean jartzen zuten; horrela postea urki horretan eutsiz atsedena hartzen zuten tarteka-marteka, ondoren urkilaren giderrari heldu eta goraka bultzatzeko. Enborra horrela altxatzean, zuloan sartuz joaten zen, eta azkenik, talde osoak soka batzuekin tiratuz postea zuloan sartzen zen, zut edo plomaturik gelditu arte.

Lurra zulatzen posteak jartzekoLurra zulatzen posteak jartzeko. Posteak altxatzen. (Julen Zabaletaren marrazkia)

Ondoren, zuloan harriak sartzen zituzten eskuko erremintak erabiliz (ziriak jartzea), eta zuloa lur eta mokorrez estaltzen zen posteak lurrean tinko goitituz, hots, tentsio handiei aurre egiteko moduan.

Hormigoizko posteak ere era horretara sartzen zituzten, baina esfortzu handiagoak eginez. Metalezkoak piezaz pieza josten zituzten iltze zapalekin. Lan hori ere postea kokatu beharreko lekuan bertan egiten zen.

Material elektrikoaMaterial elektrikoa kokatu beharreko lekuraino garraiatzea lan nekeza izan da duela gutxira arte.