Museoa

Euskal Buztingintza Museoa gure herrialdearen jarduera tradizional eta garrantzitsuenetako baten lekuko zehatza da, eta agerian uzten du, halaber, pertsona baten edo batzuen nekaezintasunak eta borondate sendoak lor dezaketena.

Hainbat atal dauzka, doakoa da sarrera, eta ikustaldiak gidatuak direnez beti, pieza bakoitzaren historia eta egin zuteneko testuingurua ezagut ditzakegu. Museoak Eusko Jaurlaritzaren jabetzako antzinako 1.500 pieza inguru dauzka, eta hauek ikusgai egoten dira erakusketan, errotazioan.

Profesional taldeak lan egiten duen lantegi-eskola ere sartzen da bisitan.

Lantegi-eskolaBlanka Gomez de Segurak zuzentzen duen lantegi-eskola. (Argazkia: Julen Zabaleta).