Neskameak

Usadioz emakume kopuru handi bat aritu da neskametzan, mota askotako zereginak gauzatuz. Dena den, oso harrigarria da zeregin horretan jarduten zuen emakume kopuru altua; izan ere, XIX. mendearen bukaera aldean Bilboko emakumeen heren batek gutxi gorabehera izan zuen lanbide hau.

Orain dela hogeita hamar edo berrogei urte arte euskal kostaldea udaldian bisitatzen zuten familiak barneko neskame bat edo gehiagorekin etortzen ziren. Emakume horiek etxeko lan guztiez arduratzen ziren, beste profesional batzuek egiten zituzten lan bereziez izan ezik. Jatorria, gehienetan, Espainiako nekazaritza eremuetan zuten, eremu horiek zegoeneko husten hasiak baitziren mekanizazioaren eta hiri-eremuek eskaintzen zituzten hobekuntza eta aukeren ondorioz.

Ordu libreetan, orokorrean igande arratsaldeak baino ez zituzten horiek izaten, taldeka ibiltzen ziren paseatzen eta dantzaleku publikoetara joaten ziren. Itsasoan bainatzen  zirenek, goizean goiz egin behar izaten zuten.

NeskameakAlgunos trabajos domésticos desempeñados por las criadas requerían un notable esfuerzo físico.