Merkatua

Beste eskulangile askoren kasuan bezala, merkatua ez da Cesar Alcozek arreta handiena jartzen duen alderdia, forjaketa artistikoaren sorkuntza eta egite lanean murgilduta baitago bera.

Bezeroek eskulangile-artista honetaz duten oroitzapen onaren eraginez, ahoz ahokoa garrantzitsua da eskaera berriak sortzeko. Urtean hamar bat eskulangintza azokatara joaten da, baliagarri deritze eta egiten dituen produktu berriak erakusteko.

Jarduera horretan ez du inguruan lehia handiegirik, ezta kanpotik (inportazioak) iritsitakorik ere. Lehen kasuan, begi-bistakoa da gure eskulangintza tradizionalaren eta, ondorioz, horretan ari den eskulangile kopuruaren gainbehera beldurgarria.