Obra

Euskal zurezko taillagintza tradizionaleko taillagina

“Mendi”k euskal eskulangintza-lan etnografikoak egiten ditu, 65 m2 inguruko lantegian. Eta espezialitate ditu honakoak:

  • Kutxak, argizaiolak eta euskal heraldika
  • Euskal gaiei buruzko eskultura eta goi-erliebeak
  • Euskal altzari tradizionalak. Erlojuak, paisaiak, miniaturak.
  • Arrantzale eta baserritar eskulturak eta imajinagintza
  • Euskal landa munduko eszenen erliebeak
  • Heraldikako armarriak

Eskulangintza feria askotan hartu du parte, Euskal Herri osoan zehar, 1989ko urteaz geroztik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen mailako eskulangile profesionaltzat du erregistratuta 2000ko urteaz geroztik

Argazkia: Yulen ZabaletaFotografía: Yulen Zabaleta.

Eskultura eta tailla artistikoa

Bere obra tradizionalez gain, “Mendi”k eskultura proiektu asko egin ditu, garrantzi handiko obrak inolaz ere, ondoren erakutsi edo saltzeko. Tailla kreatibo eta figuratiboko lanak ere egin ditu. Era berean, olio-pinturazko lanak baditu, akrilikozkoak, eta olio-erliebeak halaber.

Argazkia: Yulen ZabaletaArgazkia: Yulen Zabaleta.

1991ko urtetik gaur arte erakusketa asko egin ditu, eta “Mendi”ren obrak leku askotara iritsi dira, esaterako Estatu Batuetara (New York) eta Argentina (Trele), Frantzia (Paris, Mont de Marsan), Espainia (Madril, Valentzia), Katalunia (Bartzelona) eta Euskal Herriko Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabara.

Eskultura, pintura eta eskulangintzako zenbait sari jaso ditu. Eta berari eta egiten duen lanari buruzko ikus-entzunezko bideoak ere badira. Horiek kontsultatu nahi izanez gero https://www.mendi.info orrira zein haren blogera jo dezakezu, bertan dira eta egin dituen azken lan, ekitaldi eta erakusketak.

Prozesua obraren marrazkia egiten hasten da beti; obra bera egiteko, inguruko zurak erabiltzen ditu, hala nola intxaurra, haritza, gerezia, gaztaina, pagoa, ezkia, lizarra eta mizpira.

Tailla tradizionalaren esparruan, eginen artean honakoak azpimarra ditzakegu:

  • Argizaiolak
  • Kutxak
  • Baserritarrak
  • Escudos
  • Relieves
  • Bustos

Argazkia: Yulen ZabaletaArgazkia: Yulen Zabaleta.

Artearen esparruan, oinarrizko ideia funtsezkoa da; batzuetan lauzpasei hilabete luza daiteke hori lantzeko denbora.

Tailla tradizionalean zein artistikoan nagusiki erabiltzen dituen tresnak kurbiak, zerrak, karrakak, satisatsa eta mazoak dira.

Azpimarratu behar, era berean, badauzkala erabiltzen ez dituen baina oso balio historiko handia duten tresna tradizionalak ere.