Prozesua

Eibarko artisauak oihalezko figurak egiten ditu, 30-32 cm altuera ingurukoak, zerrautsez beteak, eskuz olioekin margotuak, eta soineko adierazgarriekin jantziak.

Bi eratan lan egiten du: figura seriek egin eta salgai jarrita; edo bestela, enkargu zehatzen arabera, ohikoena.

Bi kasuetan, lehenbizi artisauak mota, garai eta zona geografikoari buruzko informazioa bildu behar du, gero figura behar bezala egin ahal izateko. Hori dela eta, jantziak eta osagarriak ondo ikertu behar ditu.

Ondoren, kotoizko oihal baten gainean egin beharreko figura marrazten du. Lan hori mahai gainean egiten da, eta gero guraizeekin oihala kanpoko aldetik mozten da. Jarraian, figuraren ingerada eskuz josten da, eta gero buelta ematen zaio. Horrela, banan-banan gorputza, burua, belarriak, eskuak eta oinak egiten dira. Azken hauek indartu egiten dira, panpinari egonkortasuna emateko.

Oihalezko figurakOihalezko figurak egiteko prozesua. Julen Zabaleta.

Seguru aski, prozesuko lanik zailena piezak zerrautsez betetzea da. Zerrautsa zerrategietan xurgagailuek jasotzen dutena da. Lehen aipatutako piezak banan-banan zerrautsez betetzen dira, inbutu bat eta egurrezko tresna berezi baten laguntzarekin. Tresna horren bidez errautsa trinkotzen da, horrela figura guztiak gogortasun maila bera izateko.

Jarraian, atal guztiak josi eta figura eratzen da. Horretarako haria, jostorratzak eta, batzuetan, aliketak ere behar dira. Gogortasun handiagoa emateko, figura kolatu egiten da. Horretarako hainbat kola mota erabiltzen dira. Ondoren, olio-pinturekin aurpegia eta eskuak margotzen ditu. Figura oinutsik badoa, oinak ere margotu behar ditu. Aipatzekoa da lan hori egiteko trebetasun handia behar dela.

Ilea hari eta mota ezberdinetako krepeekin egiten da, eta buruan josten da. Jantziak, berriz, oihal aproposak lortu ondoren, gehienetan jostunek egiten dituzte, patroiak erabiliz.

tresnak eta erremintakOihalezko figurak egiteko erabiltzen diren tresnak eta erremintak. (C.U. 07/03).

Galtzerdiak, txapelak, kapelak eta antzinako burukoak egiteko trebezia eta pazientzia handiak behar dira. Gauza bera esan daiteke beste osagarriei buruz, besteak beste baionetak, ezpatak, sastakaiak edo altzari nahiz kazola edo ardo zahatoak.

Figura bakoitzak liburuxka bat dauka. Bertan, haren historia eta esanahia azaltzen da hainbat hizkuntzatan.

 

Prozesua

Prozesua

Prozesua

Prozesua

Prozesua

 

Iturri nagusiak

  • Iñaki Martínez Gorrotxategui “Amua” (Deba 1921).
  • Juan Antonio Guisasola Ortiz de Villalba “Txoko” (Eibar 1962).