Merkaturatzea

Pieza sorta bat egiten bukatzen denean, zura erre egiten da hezetasuna kentzeko. Horretarako propanozko lanpara bat erabiltzen da, eta zurak lurruna bota eta pisua galtzen du. Gero, lixadun buruan (50, 80, 150 eta 180koak) piezak leundu egiten dira.  Akabera laka, berniz edo olio natural eta ekologikoekin ematen zaie. Lehen kasuan, piezak lakadun bainuontzi batean sartzen dira. Bigarrenean, janariekin kontaktuan egongo diren tresna guztietan nahitaezkoa, pintzel edo belaki bat erabiltzen da. Ordubetez lehortzen utzi eta gero, kotoizko disko batekin leuntzen da pieza, distiratsua ala distiragabea, geratzeko moduan.

Olibondo zuraz egiten diren produktuen %60 etxean erabiltzeko dira, eta beste %40 apainketarako. Erdia azoketan saltzen da eta gainerakoa handizkarien bitartez. Azoka handienak Madrilen, Gipuzkoan eta Bizkaian egiten dira, baita Gaztela-Leonen eta Zaragozan ere. Denak garai berean izaten dira, eta horrek kalte egiten die.

Pimfa bideragarri izateko prozedura industrial batzuk hein batean erabiltzen dituen artisautza-lanaren adibide garbia da.

Olibondo zura lantzen Olibondo zura lantzen. (C.U. 11/02).

Produktu baten hustuketaren xehetasuna Produktu baten hustuketaren xehetasuna. (C.U. 11/02).