Produkzio-prozesuak

Fabrikazio-prozesu batek artisautzat hartuz izateko bete beharreko baldintza orokorki onarturik ez dagoenez, arazoak sortzen zaizkio artisauari  fabrikazioaren alderdiren bat mekanizatu eta seriatu nahi duenean. Horixe gertatzen zaio Pimfari, baina hala ere, langilearen papera funtsezkoa da, ez baitira inoiz bi pieza berdin lortzen. Horregatik esan genezake artisau-lana egiten dutela bertan.

Erabilitako produkzio baliabide nagusiak zinta-zerra bat eta hamar buru dira, 2.800 eta 3.000 b/min abiaduran lan egiteko egokitutakoak. Azken horiek bi fresa dauzkate (ardatzaren alde banatan), lortu nahi diren produktuetara egokitzen direnak. Erreminta horiek artisauek prestatzen dituzte, nahiz eta batzutan lan hori bitartekari batzuei eman. Kasu horretan, normalean azken ukitu batzuk eman behar izaten dituzte. Horrez gain, lixatzeko leungailu bat eta piezei akabera emateko instalazio arrunt bat ere badute.

Produkzio-prozesua lantegiaren kanpoaldean gordeta duten zura aukeratu eta zein mozketa egingo zaizkion aztertzen hasten da, horrela egin nahi diren tresnak aukeratuz. Aipatutako mozketak egiteko zinta-zerra erabiltzen da. Gero, eredu bat erabiliz, lehengaia markatu eta berriz ere zinta-zerratik pasatzen da, piezaren behin-betiko neurriak lortzeko.

Ondorengo pausoak egiteko ezaguera eta trebetasun handia behar dira, eta horrez gain eskuz presioa egiteko gaitasun handia bai. Horrek denak behin betiko produktuen kalitatea bermatuko du. Artisauak olibondo zura eskuekin heltzen du eta lortu nahi den piezara egokitutako fresen gainean estutzen du. Mugimendu bertikal nahiz horizontalei esker, artisauak nahi dituen hutsuneak egiten ditu. Lehengaiaren gogortasuna kontuan izanda, horretarako ahalegin fisiko handia egin behar da, eta hori ezin du edozein langilek egin. Piezei akabera ematea eta zurak dituen gorabeherak berdintzea errazagoa bada ere, lan horiek egiteko ere trebetasuna beharrezkoa da.

Fases del proceso productivoProdukzio prozesuaren fase batzuk, (Julen Zabaletaren marrazkiak).

Lakadura prozesuaLakadura prozesua. (C.U. 11/02).