Ontziratzea eta merkaturatzea

Lixiba hori 900 cm³-ko kristalezko botiletan merkaturatzen zen, beste produktuetatik bereizteko, botila horiek forma berezia zuten, eta treskatik irteten zen gomazko hobi batekin betetzen ziren, banaka.

Gero, botilei kortxo bat jartzen zitzaien eskuz. Kortxo horiek zurezko ohol batekin kolpeak emanda, botiletan erabat sartzen ziren. Gainean berunezko kapsula bat jartzen zitzaien, eta eskuz estutu eta jiratuta botila-lepora moldatzen zen.   Berun geruzaren gainean paperezko zigilu bat itsasten zen, eta azkenik itundutako tinbre ofiziala, 1950ko hamarkadan 50 zentimokoa zena, eta lixibagileek estankotan erosten zutena.

Bukatzeko, pintzel batekin bi kola lerro egiten ziren botiletan, eta gainean lixibagilearen izena eta marka itsasten ziren. “La Montañesa”, “El Canario”, “La Guipuzcoana”, “La Manuelita”, “El Chimbo” edo “El Campeón” markak, eta haien alegoria marrazkiak, oso ezagunak izan ziren garai hartan.

Banaketa egiteko, botilak 20nako kaxatan sartzen ziren. Kaxak gurdi batean kargatzen ziren (askotan eskuz tiratzekoa), eta janari-dendetan (eta batzuetan bezeroei zuzenean) banatzen ziren. Aldi berean botila hutsak jasotzen zituzten berriz erabiltzeko. Garai batean, gazteek berunezko kapsulak bildu eta txatar-biltzaileei saltzen zizkieten, eta horri esker diru dezente irabazi zezaketen.

Gerraosteko garaian, lixiba egiteko beharrezko produktu kimikoak lortzea oso zaila zen. Izan ere, lixibagile bakoitzak zeukan kupo ofizialen pean zeuden, eta kupo horiek ez ziren inoiz nahikoak eskaria betetzeko. Horregatik, garai hartan estraperlo edo merkatu beltzean erosten zituzten produktuak, eta benetako prezioaren hirukoitza ordaintzera iritsi ziren.

Askotan, lixibagileek aipatutako lana egiteaz gain, gatza, xaboia eta ikatz sukaldeak garbitzeko hondarra saldu eta banatzen zuten.

1960ko hamarkadan, garraiobideen hobekuntza zela eta, eskualdeko eta Espainia osoko lixiba lantegien lehia handitzen joan zen. Horregatik, banakako edo familiako lixibagileak poliki-poliki desagertzen joan ziren, nahiz eta gutxi batzuk 1970eko hamarkada bukaera arte edo 1980ko hamarkada hasiera arte aritu ziren.

Lixibagintza familiako jarduera izaten zen, eta pertsona gutxi batzuek prozesu guztia egiten ohi zuten, lixiba egitetik hasi eta banaketaraino. Hala ere, nomenklatura ofizialean lixiba lantegi bezala azaltzen ziren eta erregistro industrialean horrelaxe agri ziren.

Lixibagintza familia edo talde txikiko jarduera izatearen arrazoi nagusiak honako hauek izan ziren: lixiba egitea oso prozesu erraza zen, eta gainera oso inbertsio txikia egin behar zen horretarako. Horrez gain, komunikazio bideak ez ziren batere onak eta horrek produktua asko garestitzen zuen. Izan ere, kontuan izan behar da lixiba gehienbat urez osatuta zegoela, eta ondorioz zeukan pisuarekiko oso merkea zela.

Publicidad

 

Gizpuakoako lixibagileak 1944an, anuario vascongadoren arabera

AZKOITIA

Aspiazu eta “La Asunción” koopetatiba

Antonio Juaristi

Jose Larramendi

AZPEITIA

Juan Bautista Alberdi

Pedro Elorza

BEASAIN

Restituto Urteaga

BERGARA

Idigoras eta Ugarte

Víctor Larrañaga

DONOSTIA

Alonso eta “La Montañesa” konpainia

Felix Arina

Agapito Idigoras

Herrero eta Moreno “El Canario”

Felix Elkarte “La Guipuzcoana”

Garbe Industriak “La Manuelita”

Isaac Tirso

Julian Trifol

Inacio Ulazia

Florentino Domínguez “El Chimbo”

EIBAR

Sabino Barrenetxea

Inozenzio Luzuriaga

ELGOIBAR

Jose Yudego

Luisa Aramburu

ERRENTERIA

Antonio Astigarraga

Alejandro Jimenez

Domingo Ormaetxea

Enrique Goñi

German Esteban

Salvador Rekalde

Saturnino Susperregi

HONDARRABIA

Juan Azpiolea

HERNANI

Pedro Oruezabala

IRUN

Leon Arabaolaza

Pedro Ramírez

Salvador Sanz

MONDRAGON

Eugenio Abarrategi

MUTRIKU

Jose Luis Lizarzaburu

Martín Txurruca

ORDIZIA

Faustino Etxezarreta, Isaac Nazabal eta Marzelino Ugalde

PASAIA

M. Mendía

TOLOSA

Alicia Bartolome

Eugenio Briz

ZARAUTZ

Pelaio Juaristi, Santa Marina

ZESTOA

Antonio Iriondo

ZUMAIA

E. Agirrezabalaga

Ignacio Elosua

Urruzunoren alarguna

ZUMARRAGA

Tomas Andueza