Osatitiak

Emakumeek, edoskitzaroan, titiburuetan erroitzak zituztelako mina izaten zuten. Min hori ekiditeko, Oñatiko Carmen Maiztegik oskol edo estalki antzeko bat asmatu zuen. Titare bat baino handixeagoa zen, eta titiburuan jartzen zen, alde batetik erroitz gehiago ez ateratzeko eta emakumeak erditu ostean izan zitzakeen zauriak sendatzeko. Gaur egun, osatitiak erabiltzen dituzten emakumeek argi ikusten dute hori. Osatiti izen komertziala (titiak osatzeko) oso egokia da, eta ekoizpen-eskubideak patente bidez babestuta daude.

Osatitiak egiteko, Carmen Maiztegik, beste batzuek ez bezalaxe,  argizari hutsa erabiltzen du, eta ez goma edo silikona. Prozesua ia artisaua da, eta nahiko erraza. Hala ere, nahiz eta prozesu erraza izan, eskarmentu handia behar da moldeak, nahasketak eta formak behar bezala egiteko eta horrela osatitiak denbora luzean behar bezala erabili ahal izateko.

Usadioz, praktika herrikoietan bestelako teknikak erabiltzen ziren hori sendatzeko, besteak beste sendabelarrak, enplastuak eta ukenduak. Osatitiek erremedio horietako batzuk ere bereganatu zituen.

etxekoandreakEuskal Herriko baserrietako etxekoandreek, emakume gisa egin behar zituzten lanez gain, landako lan ugari ere egiten zituzten.