Produktuak

Zuraren taillaketaren teknikaren gainean gure artista/eskulangileak lortu duen maila izugarria dela eta, espezialitate honen barnean eskatzen zaion edozein lan egiteko gai dela dirudi. Argitu behar da obra guztiak enkarguz egiten direla eta, horrenbestez, pieza bakarrak direla.

Brauliok egiten dituen zurezko tailla produktuen artean, seguruenik nabarmenenak paisaien taillak dira, neurri handi samarreko obrak berak. Gainera figurak, heraldika eta natura hilak lantzen ditu, eta ezkontza-opariak ere gero eta garrantzitsuagoak dira. Eliza batzuetako figurak zaharberritzeko lanak ere aipagarriak dira.

Beste askoren artean, obra hauek aipa ditzakegu:

  • Toledoko paisaia”, 4,50 m luze, 2,50 m garai eta 20 cm lodikoa.
  • Pasai Donibaneko paisaia”, 3,80 x 0,7 m-koa eta 10 cm lodikoa.
  • Debako paisaia Mutrikutik”, 3,50 x 0,60 m eta 10 cm lodikoa.

Elgoibarko udaletxeko armarria eta Cadaquésko (Girona) paisaiak dituzten bi koadro ere azpimarra daitezke; azken hauek herri horretako jatetxe batzuek erosi dituzte. Brauliok urrunen dituen bi obrak Papeten daude (Tahiti, Polinesia Frantsesa).

Jarduera profesionalean egin duen 30 urtetik gorako epean, guztira 235 tailla saldu ditu.