Langileak

Gaur egun, istripu arriskua askoz ere txikiagoa bada ere, horrelakorik gertatzen bada, gehienetan langilearen hutsegiteren bat eragindakoa izaten da. Izaten dituzten segurtasun-neurri berezien eraginez, enpresa piroteknikoak hiriguneetatik urrun egoten dira, eta horrez gain, elkarren artean banatuta dauden pabiloi txikiz osatuta egon ohi dira.

Usadioz, emakumeak asko aritu izan dira piroteknia lanetan. Seguru asko ez baitzen indar fisiko handirik behar eta baita trebeagoak izango baitziren igurtziak eta kolpeak ekiditeaz gain, maneiatzen ziren produktu kimikoen arteko bateraezintasunak ondo ezagutzeko.

Hala ere, lanbide horrek beti du arriskua, eta ondorioz, segurtasun-neurriak oso zorrotz bete behar dira. Istripuek, nahiz eta hemendik urrun gertatu, piroteknikari guztiak asko kezkatzen ditu.