Praderatarrak

Pradera sendiko hiru belaunaldi artekari izan dira eta oraindik ere dira gure pilotalekuetan.

Francisco Pradera Barruetabeña (Markina 1904 – Donostia, 1991) izan zen lehenengoa. Bere sorterria zesta punta jokalari famatu askoren eskola eta harrobi izateagatik da ezaguna. Zaragozako Aragones pilotalekuan eman zion hasiera artekari lanari, 1934-35 urteetan. Pilotarekiko zaletasuna sustrai kontua zen, bere aitaren anai Casimiro apustu artekari ospetsua izan baitzen.

Iñaki Pradera Franciskoren (aurrerago luze hitz egingo dugu berataz) seme zen. Aitaren ildoari ere jarraitu zion eta bere seme Alejandro Pradera Goitisolo (Donostia, 1973) apustu artekaria da gaur egun. Zesta-punta pilotari profesionala izanik, 1992. urteko irailean ekin zion jokatzeari Donostiako Balda pilotalekuan. 1993-2003 urteen bitartean, aldiz, Danian aritu zen (Florida, EEUU). Behin Euskadira itzuli zenean, Bilboko K. E-an, pala-pilotalekuan hasi zen artekari, eta ondoren Asegarcen, eskuzko modalitatean.