Produktua, ekoizpena eta komertzializazioa

Artisau honen ustez, beirarekin lortzen diren produktuek edertasun paregabea lortzen dute argiarekin.

Beirateez gain, apaintzeko eta erabilera arrunterako tresnak egiten ditu, batez ere. Horien artean, besteak beste aipa ditzakegu: lanparak, kaxak, ordulari kaxak, edalontzi azpikoak, ispiluak, koadroak, eta bitxiak eta zintzilikario eta belarritakoak jokoa eginez.

Oinarrizko beirak inguruko merkatuan erosten ditu, baina gainerakoak, batez ere Alemaniatik ekartzen ditu, hori dela eta, stock garrantzitsu bat eduki beharrean aurkitzen da premiazko eskaerei aurre egiteko.

Gainerako produktuak, Alemaniatik erosten dituen berniz batzuk salbu, Espainiako merkatuan erosten ditu. Eta hori da prozedura produktiboa, aipatzea ere merezi ez duen txikikeria batzuk utzita.

Ekoizpena, batez ere, eskulangintza azoketan saltzen du; horietara erregulartasunez joaten da, baina, zenbaitetan, garrantzizko enkarguak ere izaten ditu.

 

Kontsultarako erabilitako bibliografia nagusia

Aguirre Sorondo Antxon. Artisautza 291-4 alea. 2005eko martxoaren 18a.