Produktua eta erabilitako bitartekoak

Artista/artisau honek hainbat ondasunen modeloak fabrikatzen baditu ere, azpimarratu beharra dago eskala txikian egindako eraikuntza batzuen inguruan egindako erreprodukzio lana, horien artean arkitektura tradizionaleko baserriak edo hirietako etxeak. Esan liteke bi modelo mota fabrikatzen dituela; alde batetik aurrealdea soilik erreproduzitzen dutenak egiten ditu, hormetan zintzilik jartzekoak, eta beste alde batetik erakina bere osotasunean irudikatzen dutenak, azken horiek mahai edo beste toki lau bat zuetan jartzekoak. Artisauak berak erabiltzeko edo norbaiten eskariz egiten ditu modeloak.

Antoniok lana Meaka baserrian burutzen du, bertan baitu instalatua tailerra.

Burutzen duen prozesua oso artisau prozesua denez, makina gutxi batzuk baino ez ditu erabiltzen (ingletadora, lizatzeko makina eta inguratzeko zerra), baina erreminta kopuru handia du beti eskura (gubiak, zizelak, limak, ahoak, ebakigailuak eta lizpapera, besteak beste). Era berean, beirazko pote eta ontzi ugari behar izaten ditu, produktu ugariz beteak, eta horien artean aipatzekoak dira eraikuntzen aurrealdeak egiteko behar dituen tonalitate desberdineko lur motak, mendian hartutako harri mota ugari, lastoa, zerrautsa, tinduak, argizariak eta pinturak, beste batzuen artean. Horietaz gain, hainbat motatako egurrak ere baditu, zenbaitetan eremuko baserriren bat bota dutenean lortuak.

Prozesua

Prozesua