Produktuak

Lander Urkia tailagile maisuak egurrezko produktu ugari fabrikatzen ditu, eta horietan taila ezinbesteko elementua da. Horien artean kutxak eta argizaiolak nabarmen ditzakegu, baina, horietaz gain, erloju eta ispiluetarako markoak ere oso garrantzitsuak dira. Gehienak bezero bakoitzarentzat diseinatzen dituen lan bakarrak diren arren, eskatzen zaizkion obrak eta garai bateko piezak erreproduzitu ere egiten ditu. Eskulturak ere egiten ditu, kirol eta kultur jardueretan eta omenaldietan garaikur gisa erabiltzen direnak. Gutxiago badira ere, taila lanak zaharberritzeko lanak ere egin izan ditu.

Kutxei buruz ari denean, Antxon Agirre Sorondok gogorarazten digu sarraila duen kaxoi hau hainbat gauzatarako erabiltzen zela baserrietan, zezina eta urdaiazpikoak gazitzeko, esaterako, eta kasu horretan oro har ez ziren tailatzen, edo familiek balio handiko objektuak edo hileta errituetan erabiltzen ziren elementuak gordetzeko baliatzen zituzten, azken kasu horretan taila lanaz apainduta. Aspaldiko garaietan kutxak lau hankaren gainean jartzen ziren saguak iristea ekiditeko, eta egurrezko ziriz armatzen ziren. Batez ere gaztaina egurra erabiltzen zen, eta haritza eta pagoa gutxiago. XVIII. mendetik aurrera artisauak motibo artistikoak tailatzen hasi ziren. XIX. mendetik aurrera ez zen bilakaera nabarmenik eman.

Herramientas

Gaur egun kutxak egiten jarraitzen da, kasu askotan balio artistiko handikoak, baina apaintzeko helburuarekin soilik eta egungo etxebizitzei egokituak: tamaina aldatu egin da eta goiko ohiko estalkia egin ordez albo batean atea egiten da. Hori dela eta objektu askoren euskarri gisa erabil daitezke. Lander Urkia maisuak maizen egiten dituen kutxak 1,50 m luze eta 0,50 altu dira, handienen kasuan, eta 0,12 luze, 0,06 zabal eta 0,10 altu, txikienak.

Argizaiolak, berriz, gure herrian oso pieza esanguratsuak izan dira. Funtsean egurrezko ohol bat da argizaiola, forma ugari izan dezakeena, eta barrualdean metxa duen argizaria biltzen da oholaren inguruan, eta horrek ahalbidetu egiten du hildakoen omenez egiten diren erlijio errituetan piztea. Taila motibo ugariz lantzen dira, oro har kutxa, habe eta gurutzeetan ohikoak diren motibo berak. Kutxekin gertatzen denaren antzera, gaur egun apaintzeko helburuz fabrikatzen dira eta oso kasu gutxitan ematen zaie tradiziozko erabilera.

Lander Urkia trabajando

Lander Urkia trabajando