Produktuak eta horiek merkaturatzea

Mirenek egiten dituen produktu gehienak berak sortutakoak dira, baina batzuetan enpresen, erakundeen edo partikularren enkargu zehatzak ere egiten ditu. Maiz pieza bakarrak diren arren, serie motzak ere egin izan ditus.

Batez ere ondorengo produktuak lantzen ditu: imitaziozko bitxiak, platerak, argazki-markoak, ispiluak, beirateak, lanparak, hautsontziak eta mahai erdiko apaingarriak. Pieza guztietan marrazki, tamaina eta kolore ugari erabiltzen ditu.

Horiek guztiak Donostian duen dendan –FIOCCO –, artisau azoketan eta Bilbo eta Baionako denda bakar batzuetan saltzen ditu.

Europako ekialdetik eta Asiatik inportatutako produktuek gero eta konpetentzia handiagoa egiten diete hemengoei (erosleen iritziz prezio ona eta kalitatea nahikoa duten produktuak), eta horrek fabrikatzeko prozesuaren etengabeko berrikuntza eskatzen du, era horretan herrialde horietatik ekarritako produktuetatik nabarmen bereizi ahal izateko.

 

Miren Mendibourek “fusing”-aren teknika erabilita egindako hainbat pieza.

Pieza de Miren Mendiboure

Pieza de Miren Mendiboure

Pieza de Miren Mendiboure