Produktuak eta horien merkaturatzea

Agustinek “beira lehertua/txikitua” teknikaren bidez produktu ugari lantzen ditu, beirateak eta lanparak, esaterako. Lanpara horiekin lortzen diren argi-efektuak benetan ederrak dira.

Gogoratu behar da artista honen eskaintza zabalagoa dela, beste espezialitate batzuetan ere aritzen baita. Horietan ere agerian geratzen da artisau honek balio estetiko handiko piezak sortzeko duen abilezia.

Lantzen dituen obrak merkaturatzeko establezimendu bat du Agustinek Iruñeko Gaztelu plazan. Horretaz gain, urtean 20 edo 30 azoka ingurutan parte hartzen du, eta Zakatin (Nafarroako Artisauen Elkartea) elkarteko kide ere bada, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernuaren Industria Departamentuaren Eskulangintzako Goi Kontseiluko kidea ere bada.

Gure herriko ia eskulangile guztiak bezala, Agustin oso kezkatua  dago produktuak inportatzeak jarduera honentzat ekarri dituen ondorio kaltegarriengatik. Izan ere, nahiz eta kalitate baxuagoko produktuak izan, horiek erosteko eskaria handia da, askoz merkeagoak baitira.

 

Agustin Aguirrek egindako lanak

Antxon Aguirre Sorondok utzitako argazkiak.

Trabajos de Agustin Aguirre

Trabajos de Agustin Aguirre

Trabajos de Agustin Aguirre