Produkzio bitartekoak

Eskulangileak etxabe batean dagoen hogeita hamar bat metro koadroko lokal bat dauka.

  • Horretan honakoak dauzka:
  • Lixagailuak
  • Zerrak
  • Sarjentak
  • Kolak
  • Tornuzila
  • Guraizeak

ETORKIZUNA

Eskulangilea kezkatuta ageri da produkzioa nagusiki Asia aldeko herrialdeetan, kostu txikiagokoetan, duten enpresa handien lehiarekin. Gainera, eskulangileek ezaugarri bereziko produktuak egitera bideratzen dituzte bere ahaleginak, eta marketing eta salmentatik urrun samar ageri dira. Hala eta guzti, berrikuntzak eta, esaterako, 3D-ren teknika sarturik, aukera izan dezakete egungo egoera gainditzeko.

Aipatzekoa da, halaber, erakunde ofizialek laguntza handiagoa eman beharko lioketela eskulangintzari oro har, denboran zehar etenik gabe, eskulangintzako azokak herrietako festen parte besterik ez izatea saihestearren.

(Argazkiak: Yulen Zabaleta)(Argazkia: Yulen Zabaleta)

(Argazkiak: Yulen Zabaleta)(Argazkia: Yulen Zabaleta)