PRODUKZIO BITARTEKOAK

Produkzio bitartekoen artean, azpimarratu behar 80 m2 inguruko lokal bat duela, aireztapen eta guztiko bat, Apakintza baserriaren parean, eta bertan dauzka, ikusgai, egiten dituen produktuetako asko. Era berean, harria mozteko tresna bat ere badauka, urez errefrigeratu bat, harriak zerratu ahal izateko; eta harriak lantzeko beste lanabes batzuk ere badauzka, hala nola mazoak, zizelak eta tornuzilak.

Harriarekiko lanean erabiltzen dituen materialak merkatuan erosten ditu, nahiz batzuetan hondarretatik eskuratzen dituen.

Eskulangilea merkatuak eskatzen duenari erantzuten saiatzen da. Horren erakusle garbia dira Toribio Echeverría erakundeak enkargatutako 40 piezak eta Sabin Etxeak enkargatutako 16 piezak.

(Argazkiak: Yulen Zabaleta)(Argazkia: Yulen Zabaleta)