PROZESUA

Prozesua hasteko, gaztainondoen erdiko parteak mozten dira, aizkoraz, hostoak jada erori direnean; ondoren putzu batera eramaten dira, gure kasuan Ibaieder errekako batera, eta bertan lagatzen dira, behar izanez gero harriz lagunduta, urtebete inguru egin behar dute eta horretan.

Ondoren, zati moztua labe batean sartzen da, eta egun batzuk ematen ditu bertan, tenperatura konstante batez; segidan eskulangileak, eserita dagoela eta materiala belaun artean daukala, zumitzak ateratzen ditu, leungailu batez eta horretarako propio diseinatutako tresna bat erabiliz. Zumitzak neurri desberdinekoak izaten dira, estuenak itxiturako uztaiak egiteko eta zabalenak otarrearen alboko parteak egiteko.

Hurrengo pausoa otarrea egitea da, oinarritik hasita, molde batez armatzen baita, ondoren zumitz zabalenak lotuz beste guztia muntatzen joatearren. Azkenean otarrearen itxitura jartzen da, normalean gaztaina beltxexkazkoa.

(Argazkia: Javier Carballo)(Argazkia: Javier Carballo)