Prozedura

Beira putz eginez lantzeko era desberdinak daude eta Igor Obeso hasten da labean berak nahi duen beira mota lortzeko beharrezko diren gaiak sartuz, gero berotu egiten du 1.300 gradutaraino, horretarako 18 eta 24 ordu artean behar dira, eta orduan fusioa lortzen da, hau da, pasta bat sortzen da. Era berean, erabiliko dituen tutuen alboetako bat berotuko du.

Artisauak, tutua hartu eta alboetako bat labeko putzuan sartzen du, eskumuturraren mugimendu arinez hainbat bira ematen dizkio urtutako beira bolatxo bat eranstea lortu arte. Bolatxo horrek ezti urtuaren itxura izaten du eta birak emanez mantendu behar izaten da tantaka edo dariola has ez dadin. Burdinazko mahaian birak emango dizkio borobiltzeko eta berdintzeko, eta tarte horretan tutua airean mantenduko du beste aldetik putz eginez, hor lortzen den burbuila hori posta izenez ezagutzen da, eta Igorrek nahi adina handitu dezake. Dena den, lan hori  berriro berotu gabe errepikatu behar bada arin ibili behar du, lana 40 segundotan egin behar baita, 1.300 eta  900 gradu bitartean, izan ere, tenperatura 100 gradu jaisten da hamar segundoko. Lana artisauak nahi duen guztietan errepika dezake, betiere lantzen ari den pieza hori berriro berotu ondoren.

Maisua, jarraian lan mahaian eseriko da eta zeharkako besoen gainean tutua biraka ibiliko du, aurrera eta atzera, ezkerreko eskua erabiliko du horretarako, eskuinarekin, egunkari paperez egindako eskuzorro batekin babestuta, edo egoki iruditzen zaion egurrezko moldeak erabiliz haserako itxura emango dio. Jarraian, Igorrek pieza lantzen jarraituko du, tutuan putz eginez edo piezari putz eginez, beherantz, luzatzeko, edo gorantz, pisua aprobetxatuz zapalagoa bihurtzeko, edo pintza egokiak erabiliz moldeatu egingo du nahi den itxura eman arte. Jarraian, ebaki bat emango dio piezari lepoan, tututik ateratzeko lana errazteko. Noizbehinka, erabiltzen dituen tresnak, ondo berotu ondoren, argizaritan biltzen ditu, beirari markarik ez uzteko.

Digujo de las fases del sopladoBeira putz eginez lantzen Julen Zabaletaren arabera.

 

Produkzio prozeduraren hainbat tarte

Javier Carballoren argazkiak

Ondoren, piezaren ipurdia zapala izan dadin, egurrezko paleta bat erabiliz ekingo dio, eta pintzekin zulo txiki bat egingo dio. Laguntzaile batek punteroa edo puntil izeneko tresna jarriko dio aurrean, alboetako batean labetik hartutako beira urtu apur bat duela, eta maisuak piezaren ipurdian jarriko du erantsita. Ondoren bustitako pintza batzuk erabiliz, piezaren lepoa bustiko du, horrela pieza hauskorrago bihurtzen da, eta nahikoa izango da tutuan kolpe lehor bat ematea pieza bertatik libratzeko.

Soplado del vidrio. Fase 1

Soplado del vidrio. Fase 2

Pieza hori, askotan koloreduna, berregosteko labean sartzen da, kontrolpean hoztea lortzeko, poliki-poliki hoztu behar baitu lehengaietan aurkitzen diren silikatoak kristalizatzea ekiditeko; izan ere, kristalizatze hori gertatzen bada beirak gardentasuna gal dezake, eta eragin termikoaren ondorioz pitza daiteke.

Soplado del vidrio. Fase 3

Soplado del vidrio. Fase 4