Prozesuak

Erabiltzen duen materiala merkatuan erosi ohi du, zilarra eta kobrea batik bat.

Lanbide horren lantze prozesua oso bitxia da, berezitasun handiak ditu. Guztia argiago ikusteko, “valentziarra” deritzon eraztunaren lantze-prozesua azalduko dugu, 950eko zilar-nahastura duen eraztun berezia.

Lehenik, zilarra eta kobrea urtzen ditu, horretarako aukeratu duen lingote-ontzian. Hortik, nahi duen aleazioko barra bat lortzen du. Ondoren, ijezkailuan sartuko du, nahi duen neurria emateko. Metalezko punta duen arkatz batekin eraztunaren marrazkia egingo du. Artisauaren sortze-ahalmena funtsezkoa da orain. Behin irudia zehaztu duenean, zerra oso txikiarekin mozten hasiko da marrazkiaren profilari jarraituz. Ebaketa-ertzak lima eta lixa erabiliz garbituko ditu. Azkenean, suberatu egingo du, biguntzeko.

Lortutako xaflari eraztun forma emango dio. Horretarako, eta nahi ez dituen markak ez uzteko, altzairuzko harri xabala eta egurrezko mailua erabiliko ditu. Segueta izeneko zerra bidez, gerora eraztuna izango denaren bi aldeen artean geratu diren metal eta koipeak kenduko ditu. Izan ere, soldaketa egiteko ordua iritsi da, eta “oso lotuak” geratu behar dute, koiperik edo hondarrik gabe. Soldatzea erraztuko duen likido bat ematen zaio piezari. Jarraian, berotu egingo du, bi aldeak elkartuko dituen fusioa lortu arte. Pieza uraz gutxitu den azido sulfurikoan sartu, eta eskuz lixatzen hasiko da, azken leuntze-lana danborretan eginez.

Argizari galduaren” teknika, hala eskatzen duela uste duenean soilik erabiltzen du.