Quid Divinum

XIX. mendeko azken herenetik aurrera legez ezarritako bainuetxetako zuzendari medikoek, oso funtzio garrantzitsuak zituzten, bai uren aplikazioa gainbegiratzen, baita urzaleen osasuna zaintzen ere. Urteko memoria edo txostenak egitera behartuta zeudenez, orain dela 150 bat urtez geroztik bainuetxeak askoz ere hobeto ezagutzen ditugu.

Zuzendari medikoen artean irizpide desadostasunak etengabekoak ziren, gaixotasun zehatz batzuek sendatzerako orduan urek zituzten propietate sendagarriei buruz eta batez ere, horiek aplikatzeko moduei buruz. Hala ere, orokorrean, iritziak aldekoak ziren.

Legitimo Orguelo, Zestoako bainuetxeko zuzendari medikoak, hau adierazi zuen 1868an:  "Zuzendari bezala daramadan 19 urte hauetan ez dugu bat-bateko heriotz bakar bat ere izan.Urzale bat bakarra hil zen, Roque Urquijo, Bilboko apaiza, egun hotz batean zubitik pasa ondoren pulmonia harrapatu eta ondoren garun-kongestio batekin zaildu zelako.Izan zen beste kasu bat, Bilboko Abaitua anderearena, birika-apolexia bat izan zuena, baina azkenean sendatu egin zen.” Baina hori dena nahiz eta: “Dudarik gabe badago gaixoak bainuetxera bertako uren propietateak ezagutu gabe bidaltzen dituen medikurik, ohituragatik bakarrik edo beste lankide batzuei edo gaixoei beraiei entzun dietelako:“Ur horiek oso onak dira” . Gainera, gauza bat modan jartzen denean, eta kontuan izanda medikuek elkar kopiatzeko joera dutela, nahikoa da batek bere gaixoei ur zehatz batzuk gomendatzea, besteek, bainuetxe horretako uren, klimaren eta bestelako baldintza higienikoei buruzko  irizpide eta ezagutzarik gabe, beren gaixoei ere bainuetxe hori gomendatzeko.”.

bainuetxeaJulen Zabaletak era honetan ikusten du bainuetxea.

Urek gaixoak zergatik sendatzen zituzten zehazterako orduan ere desadostasunak zeuden, hau da, “quid divinum” zehazterako orduan. Aldekoek, urzaleen hobekuntza jainkoaren esku-hartzea zela uste zuten, baina teoria hori kontrakoek ukatu egiten zuten.

Azken horien artean aipatzekoa da Zestoako bainuetxeko zuzendariak 1868an (1) adierazitakoa:  “Bizimodu eta elikadura onari klima onuragarria gehitzen bazaio, normala da gorputzeko funtsezko indarrak sendotzea.  Hori dela eta, adinagatik ajetsu sentitzen diren zaharrak, hemen hobeto sentitzen dira. Makrobiotikako medikuntzan bizitza luzatzeko sendagarri hoberik ez dagoela uste dut. Horregatik, badaude neurri profilaktiko bezala 20, 30 edo urte gehiagotan zehar hona jarraian etorri diren urzaleak; behin erreuma, koliko edo beste gaixotasun batek jota hona etorri eta sendatu zirelako. Horregatik, urtero babestera etortzen dira; hemen esker-ona deitzen zaiona.

Honekin bainuen sendagarritasuna bizitza eta elikadura aldaketari egozten diodala esan nahi al dut?  Eta horregatik ur-mineraletan gutxi sinesten dudala esan al daiteke, batzuek egin duten bezala?  Inpartzialak eta zuzenak izan gaitezen. Erreuma bezalako gaixotasunen kasuan, urak, bere tenperaturak eta osagaiek gaixotasuna sendatzen dutela uka al daiteke? Baina zientziari buruz ari garenez, sinetsi beharrean, saiakuntza eta behaketaren bidez eta betiere inpartzialak izanik ezagutzen saiatu behar dugu, eskuzabaltasunarekin  eta eguneroko arazoei eta usadioei jaramonik egin gabe.

Orain eta beti ukatu dut ur mineralek quid divinuma dutenik. Delako dinamizazioaren misterioa ere ukatzen dut. Uren tenperatura naturala artifizialki lortzen denarekin konparatuta desberdina denik ere ukatzen dut: Uren triko egoera berezia ukatzen dut eta zinez uste dut ur mineralak baduela gaitasunik botiken bitartez sendaezineko gaixotasunak sendatzeko, baina bere osagaiei esker duela gaitasun hori”.

Antigüa bañera de piedra talladaPieza bakar batean landutako harrizko aintzineko bainuontzia, Zestoako Bainuetxetik datorrena eta LILI jauregiaren aurrean aurkitzen dena. (c.U. 01/2001).

 

(1) Guía para los baños de Cestona por su médico-director Justo María Zabala. Azpeitia 1868