Salabardoa

Salabardoa oraindik ere kai, malekoi eta ibai-ahoetan angula harrapatzeko erabiltzen den arrantza tresna da.

0,90 edo 1,10 metro diametroko metalezko uztaia da, eta poltsa formako nylonezko sarea darama inguruan josita. Sare hori bibiko batekin lotuta dago, hau da, hainbat adar dituen soka eta elementu birakor batekin.

Salabardoa, behin uretan sartu eta gero, ibai ertzean uraren korrontearen kontra eramaten zen herrestan. Kasu gehienetan eskuargia ez zen beharrezkoa, aipatutako kai eta malekoietan zegoen argitasunaz baliatzen zirelako.

Santiago SalegiSantiago Salegi Alkorta eskuargi edo kandilla bat daramala. (Argazkia Javier Carballo 01/03)