Salmentak

Felixek Euskadin, Errioxan eta Burgosen ospatzen diren azoka ugarietan parte hartu ohi du. Haietan saltzen ditu egiten dituen produktuak. Duten kalitatearengatik ezaguna izaki, asko dira erosleak, eta batzuk harreman zuzena gordetzen du berarekin. Entzutetsuak diren sukaldariekin duen harreman ona dela medio, haien beharretara moldatu beharreko eskariak jasotzen ditu.

Artisau-maisuak bere jarduerarekin jarraitzea aurreikusten du, asko atsegin baitu, eta bere semeek eskaintzen dioten laguntza eskertzen du, batez ere Leire Lozano Barcina bere ilobaren laguntza, nahiz eta makinak gero eta gehiago erabiltzen dituzten.