Sarraigileak

Aipagarria da, XX. mendeko lehen herenean ere, gremio-ohiturak oraindik mantentzen zituztela: Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenean, ofizial maisuek era librean osatzen zituzten lantaldeekin egiten zuten lan, askotan maisuaren familiartekoak zirenak. Askotan, lantaldeak aldez aurretik zehaztutako soldata irabazten zuen (errealetan), gehienetan muntatutako sarraila dozena bakoitzeko. Askotan, baita ere, etxean egiten zuten lan.

Lanaldiak, garai hartako lanaldien lez, luzeak izaten ziren. 1930 aldera, ikastun batek eguneko zazpi erreal inguru irabazten zituen. Ikastaldia hamalau urterekin hasten zuten, eta gehienetan, hemezortzi urterekin hurrengo mailara pasatzen ziren, iraganeko gremio-ohiturei jarraiki. Hala ere, garai berean, adin bereko laguntzaile batek eguneko bederatzi erreal irabazten zituen, eta 18 urterekin peoi espezialista mailara pasatzen zen. Industrializazioaren eraginez, lan-ohitura horiek desagertu egin ziren, baita lanaren artisau-izaera ere.

Sarrailagileari, orokorrean, estimu handia izan zaio gizartean, eta bere lanbidean eragin handia izan dute serieko fabrikazioak eta enpresa handiek. Bi eragile horiek, baita lanbiderako beharrezkoak diren ezagutzek, gure armagileengandik erabat bereizten ditu.

Sarrailagintza artisau-izaera zuen lanbidea izan zen bitartean, sarrailagileek garrantzi handia izan zuten,; baina gaur egun, serieko fabrikazioaren eraginez, sarrailetako piezak egin, muntatu, tratatu eta kontrolatzea askoz ere lan errazagoa eta teknikoagoa bihurtu da.

 

Oharra: Gure eskerrik beroenak Jose Maria Urangari, lan hau egiteko eman digun informazio baliagarri asko eman eta argazki ugari utzi baitizkigu.