Etorkizuna

Juan Unzuetak azoka eta erakusketa askotan parte hartu du Espainian bertan zein Espainiatik kanpo. Horietan, gaztainondo zumitzekin saskiak nola egin erakutsi du. Gaur egun, bizpahiru ekitaldietan baino ez du parte hartzen.

Aipatu bezala, zurezko saskiak era guztietako gauzak bildu eta eramateko erabiltzen ziren, eta garrantzia handia zuten eguneroko bizitzan. Azken hamarkadetan, ordea, plastikoak agertu dira, eta horrek otarren serie-fabrikazioa ekarri du. Ondorioz, ohiko saskien eskaerak behera egin du nabarmen. Baina Antxon Agirre Sorondok ondo dioen bezala, ez da hori eragozpen bakarra: artisau-lanak elaborazio prozesu oso konplexua du. Ondorioz, gero eta gutxiago dira otar mota horiek eskatzen dituzten pertsonak.

Juan Unzueta oraindik lanean darraien saskigile euskaldun gutxietako bat dugu, “kalitate handiko produktuak” egiten dituen pertsona bezala ezaguna delako. Beharbada horregatik, oraindik eskaerak jasotzen ditu txoko guztietatik. Hala ere, ezkor ageri zaigu saskigintza tradizionalaren etorkizunari buruz: “desagertzeko arriskuan dago” dio Unzuetak. Eta ezaxolakeriak janda desagertu dela, hori da benetan kezkagarriena eta tristeena.