Produktuak

Durangoko Unzuetaren gaztainondo zumitzezko otar-produkzioak badauka ezaugarri berezi bat, merkatuaren unean uneko eskaerari egokitzen badakiela. Izan ere, Juanek duen teknikaz “nahi duen guztia egingo luke”.

Unzueta sendiak Durangoko zein Gallartako meatzeetarako saskiak egiten zituen, eta eskaera murriztu ahala joan zen langintza ere murrizten, desagertu arte. Berdin baserriko lanentzat egiten zituzten otarrekin.

Gaur egun, jasotako eskaerari erantzunez egiten dira, besteak beste, enpresen oparirako otarrak, hazitegietarako saskiak, aulkiak, euritakoen ontziak, holtz tolesgarriak, besoan eramateko saskiak edo loreontziak.

Jarraian, Xabier Amoros Oskoz idazlearen "La cestería del castaño" en Durangaldea Juan Unzueta liburutik, antzina egiten ziren otarrak ezagutuko ditugu, nahiz eta beste batzuk ere ezagutu diren.

saskiakGaiztainondotik ateratako makilez eta zumitzez Juan Unzuetak egindako saskiak. (Argazkia: Javier Carballo).

  • Ganajateko otzarie hanegakue”. Baserriko lanetarako.
  • Kintal otzarie”. Ikatza eramateko.
  • Kopeletie otzarie”. Baserrietan fruta, belarra, etab. biltzeko erabiltzen diren saski tipikoak.
  • Obra otzarie” edo lur-otarrea, obra zein fabriketan erabiltzeko.
  • Mina otzarie”, mehatzetarako otarrak.
  • Gabaia”, egur ikatza galbahetzeko.
  • Artza”, haizemailea.
  • Besoko otzarie arrantzaleentzat”. Arrantzaleek erabiltzen zuten saskia.
  • Arrai saltzeko otzarie”, arraik saltzeko saskiak.
  • Ogi otzariek”, ogia eramateko neurri ezberdinetako saskiak.
  • Arropa otzara”, arropa garbitzera eramateko.
  • Asto otzarak”, astoaren alde bakoitzean ipintzen diren otzarak.
  • Beso otzarak”, askotariko erabilerak emateko saski kirtendunak.
  • Otzara zabalak”. Neurri desberdinetako saski zabalak, karratuak normalean, merkatuetan produktuak salgai ipintzeko. 
  • Zumitza”, gazta egiteko ontziak.
  • Sagar Dantza saskiak, Taloentzakoak, Gorue, sehaskak, aulkiak, besaulkiak, euritako ontziak, loreontziak, esekitokiak eta holtz tolesgarriak, besteak beste.