Sega-potoa

Normalean gaztainondo zura erabiltzen da, eta lehenengo pausoa zalien oso antzekoa da. Gero erdi bakoitzaren aldeak arbastatzen dira, zerra eta aizkora erabiliz.

Pieza hau sarjentu baten bidez lotu edo finkatzen da ondorengo marrazkian azaltzen den tresnan. Gero, kupel begiko laztabinarekin bi zulo egiten dira, bata bestearen aldamenean. Bigarren pausoa, erreminta berbera erabilita bi zulo horiek zulo handiago bat eginda elkartu eta piezari nahi adinako sakontasuna ematea da. Horrela, soberan dagoen materiala kendu eta segapotoaren tanga egiten da, segak zorrozteko harria uretan gordetzeko.

Gero, zerra batekin lotura egiten zaio eta gero zaliak eta burruntzaliak bezala amaitzen da pieza.

Sega-poto